Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Archive for February, 2007

Tuesday, February 27th, 2007

Diberjentzia aipatu nuen
izenburu eta eduki gisa,
geroxeago konberjentzia etorri
eta haiekin beste hitz bat ageri: orri.
Orain ari naiz orriz orri
etorriaren zioa argitu nahirik,
alferrik baina
orriaren zurian labainduz.
Diberjentzia.
Konberjentzia.
Soka bat
bi mutur.

Dibertsitatea

Tuesday, February 27th, 2007

Diberjentziatik dibertsitatera,
dibertsifikaziotik bertsifikaziora,
ziotik ziora.
Ziur al zaude hau
 zirkulu bat ez dela?
Zirkua esan duzu, uluka
zirkulu ulertu dizut
dibertsitatetik etorrita,
makulua eskuan
hanka herrestan.

Kaixo Mundua!

Friday, February 9th, 2007

Konberjentzia eta diberjentzia. Konberjentzian maiz. Diberjentzian sarri.Mundu gorde bat bietan. Bi mundu horietan bizi izanak ekarri didan libertitzeko gogoaz arineketan. Konberjentzien nahiz diberjentzien mendekotasunetara makurtuz, mundua ekilibrista bat bailitzan bi muturretako sokan ezinezko orekan. 

Navigation
Personal
  • Description :
  • My ICQ:
  • My MSN:
Calendar
February 2007
M T W T F S S
     
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728  
About blog
Categories

Archives
Search

links
Feeds and Credits
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios