Diberjentzia aipatu nuen
izenburu eta eduki gisa,
geroxeago konberjentzia etorri
eta haiekin beste hitz bat ageri: orri.
Orain ari naiz orriz orri
etorriaren zioa argitu nahirik,
alferrik baina
orriaren zurian labainduz.
Diberjentzia.
Konberjentzia.
Soka bat
bi mutur.
Artxiboa: Sailkatugabeak’ Atala
Asteartea, 2007 Otsaila 27
Dibertsitatea
Asteartea, 2007 Otsaila 27Diberjentziatik dibertsitatera,
dibertsifikaziotik bertsifikaziora,
ziotik ziora.
Ziur al zaude hau
zirkulu bat ez dela?
Zirkua esan duzu, uluka
zirkulu ulertu dizut
dibertsitatetik etorrita,
makulua eskuan
hanka herrestan.
Kaixo Mundua!
Ostirala, 2007 Otsaila 9Konberjentzia eta diberjentzia. Konberjentzian maiz. Diberjentzian sarri.Mundu gorde bat bietan. Bi mundu horietan bizi izanak ekarri didan libertitzeko gogoaz arineketan. Konberjentzien nahiz diberjentzien mendekotasunetara makurtuz, mundua ekilibrista bat bailitzan bi muturretako sokan ezinezko orekan.